Zubipeko 'ring'-a boxeo izarren lekuko, beste behin, larunbateko Boxeo Gauean
Ormaiztegiko boxeo jaialdiko orain bi urteko argazkia.Angel Elortza San Andres jaien atarian, Boxeo Gaua antolatu dute berriz Ormaiztegin, larunbaterako. Konbateak Zubipe kiroldegian izango dira beste behin, 20:00etan hasita. Sarreren aurre salmenta irekita dago Ormaiztegiko Maria Eugenia estanko eta janari dendan, eta Beasaingo Alondra ile-apaindegian. Jokatuko diren borrokaldiak ondokoak dira: Erlantz Tejada munduko boxeo elkarteko (WBA) egungo txapeldun iberoamerikarraren sei erasoko borroka profesionala; Euskadiko txapelketa, neoprofesionalen mailan eta boxeoko eta K1 mailako borrokaldi amauteurrak.













