Gurrutxaga eta Martikorena, Osinaldeko finalera
Osinalde Bertso Sariketako hirugarren eta azken kanporaketa ere martxoaren ondarrean jokatu zen, Gabiriako Aztiri elkartean. Bertan, Jon Gurrutxagak eta Eñaut Martikorenak lortu dute Osinalderako txartela. Entzuleen botoen bidez aukeratzen den Aztiri ...
Aipatutako hiru bertsolariez gain, beste hiru ere aritu ziren: Maddi Sarasua, Aitor Bizkarra eta Mikel Iturriotz urretxuarra. Gai jartzaile lanetan Eresti Oiarbide aritu zen, eta kopletan, Miren Deba eta Jon Elustondo trikitilarien laguntza izan zuten bertsolariek.
Aztiri Elkartean 65 lagun elkartu ziren afaltzen, baina ondoren, jende gehiago gehitu zitzaien, bertso saiorako. .
Larunbat honetan, hilak 11, jokatuko dute 44. Osinalde sariketako finala, eta dagoeneko aukeratuta dago finaleko seikotea: Eneritz Artetxe eta Xabi Igoa (Zaldibiatik), Oihana Iguaran eta Gema Urteaga (Ordiziatik) eta Jon Gurrutxaga eta Elaut Martikorena (Gabiriatik).