Goierri Raid orientazio proba jokatu dute Idiazabalen
Goierri Raid orientazio probaren lehen edizioa jokatu zuten atzo (larunbata) Idiazabalen. Abentura, kirola, natura eta talde lana uztartu zituzten. Mapa baten laguntzaz, eta bidean zeuden balizak jarraituz, parte hartzaileak kirol-diziplina anitzetan aritu ziren: trekking-a, mendi bizikleta, eskalada eta rappela, slackline edo pump track-a. 90 lagunek parte hartu zuten, bi edo hiru laguneko taldetan banatuta.
Emakumezkoetan Zipi y Zape taldea nagusitu zen. Bigarren postuan Kateorratzak sailkatu zen eta hirugarrenean Las guerridas. Gizonezkoen artean Euskalraid nagusitu zen, Nahi ta Ezin eta Donde estamos kio? taldeen aurretik. Talde mistoei dagokienez, lehen postuan Saltamontes-Peña Guara sailkatu zen, bigarrenean Euskalraid Mix eta hirugarrenean Sopels Team.














