Giro bikaina Aizkorpeko bost herrien arteko ibilaldian
Aizkorpe bailarako bost herriak urteroko ibilaldia egiten ari dira, aurtengoan Segurako mendi elkarteak antolatuta. Segura inguruko txoko ez hain ezagunak erakustea da aurtengo helburua. Ekimena bailarako mendizaleen arteko hartu-emanak sendotzeko baliagarria da eta Segura, Idiazabal eta Zegamako mendi elkarteetako eta Zeraingo Liztormendi eta Mutiloako Txerri Gorri kultur elkarteetako kideek hartzen dute parte. Aurtengo edizioan 45 lagun inguru elkartu dira. Behin ibilaldia burututa, elkarrekin bazkalduko dute Seguran.













