Cantero, Lopez eta Bidarte irabazle Martxoan Bertsoa bertsopaper lehiaketan
Hiru mailatan bereizi dute lehiaketa eta 420 bertso lan aurkeztu dituzte. Epaimahaiak maila altua nabarmendu du. Aurtengo zikloa amaitzeko bertso bazkaria egingo dute larunbateanMartxoan Bertsoa zikloaren barruan antolatutako herriko eskolen arteko XXV...
Hiru mailatan bereizi dute lehiaketa eta 420 bertso lan aurkeztu dituzte. Epaimahaiak maila altua nabarmendu du. Aurtengo zikloa amaitzeko bertso bazkaria egingo dute larunbatean
Martxoan Bertsoa zikloaren barruan antolatutako herriko eskolen arteko XXVIII. bertsopaper lehiaketak baditu irabazleak. A mailari dagokionean (LH 5. eta 6. maila) Aitor Cantero, Maddi Urbizu eta Unai Fragua izan dira irabazleak. Maila honetan 235 lan aurkeztu dituzte, «maila oso onekoak». Horren erakusle da, hiru sariez gain, 12 aipamen berezi banatu izana.B mailan (DBH 1 eta 2) Alaitz Lopez, Ainhoa Unanue eta Haritz Chico saritu dituzte. Maila honetan lan gutxiago aurkeztu dituzte, 181 guztira. Maila nagusiari dagokionez (DBH 3 eta 4) lau lan aurkeztu dituzte eta Sara Bidarte, Iker Arranz eta Euken Garmendiaren lanak saritu dituzte. Iker Goiburuk aipamen berezia jaso du.
Bertso bazkaria
Martxoan Bertsoa bertso zikloarekin amaitzeko, larunbatean, hilak 25, bertso bazkaria egingo dute Urretxuko Motz tabernan. Antolatzaileek emandako informazioaren arabera, eskualdeko bertsolari ugari kantuan entzuteko aukera ere egongo da larunbateko bazkarian.
Bertso bazkarirako txartelak Motz tabernan bertan eros daitezke 10 euroan.