Jon Maiak ez du hutsik egin Gipuzkoako txapelketako Beasaingo kanporaketan
Final laurdenetarako txartela lortu du zumaiarrak puntu gehien eskuratuta. Amaia Iturriotzek, Nerea Elustondok, Aitor Irastortzak eta Gorka Azkaratek asteburuan dituzte lehen saioakBeasaingo Usurbe Antzokia txiki geratu zen igande arratsaldean, Gipuzko...
Final laurdenetarako txartela lortu du zumaiarrak puntu gehien eskuratuta. Amaia Iturriotzek, Nerea Elustondok, Aitor Irastortzak eta Gorka Azkaratek asteburuan dituzte lehen saioak
Beasaingo Usurbe Antzokia txiki geratu zen igande arratsaldean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako lehenengo saioan. Internetez saldu ziren sarrerarik gehienak, eta 16:00etan leihatila ireki eta bost minuturako sarrera guztiak salduta zeuden. Eusebio Igartzabal gabiriar bertsolaria izan zen jakiten lehena. Gipuzkoako txapelketak ikusmina piztu duenaren seinale.Sarrerarik gabe gelditu zenetako beste bat Joxepa Madariaga lazkaotarra izan zen. «Albiste pozgarria» izan zen beretzat, bertsolaritza osasun onean dagoen adierazgarritzat hartu baitzuen. Bertso zaleen artean gazte ugari ikus zitekeen, oholtza gaineko seikotearen isla.
Beteranoa nagusi
Zozketak erabaki zuen bertsolarien kanturako ordena: Iñigo Mantzisidor, Beñat Iguaran, Haritz Mujika, Ane Labaka, Eli Pagola eta Jon Maia. Itziar Etxezarreta ezkiotarra aritu zen gaiak jartzen.
Agurra kantatzearekin batera nabaritu zen Ane Labakak jarraitzaile ugari zituela antzokian. Saio ona egin zuen gainera lasartearrak; bera izan zen bigarrena, Jon Maiaren atzetik. Zumaiarrak 456,5 puntu eskuratu zituen eta Beasaingo saioaren irabazlea izan zenez, final laurdenetako txartela zuzenean eskuratu zuen. Gainerako bertsolariek itxoin egin beharko dute, hamazazpi bertsolariko taldea puntuazioak zehaztuko baitu.
Bederatzi goierritar ari dira finalerako txartela eskuratzeko lehian eta datorren asteburuan, Amaia Iturriotzen, Nerea Elustondoren, Gorka Azkarateren eta Aitor Irastortzaren txanda izango da. Saioetarako sarrerak Interneten bidez eros daitezke: bertsosarrerak.eus.