Mantxola onena bertsolari txapelketako lehen kanporaketan
Martxoan Bertsoa txapelketa aldaketa handiekin iritsi da aurten. Jatorrietara itzultzea erabaki dute eta, hala, bertsolari gehienak Urretxu eta Zumarragakoak dira. Gainera, finalera saio bakoitzeko bertsolari onena eta zozketa bidez aukeratutako bi pas...
Lehen saioan hiru taldek parte hartu zuten: Gorka Santesteban, Aitor Urbieta eta Manex Agirrezabalena, Manex Mantxola, Andoni Biain eta Beñat Hatxenena eta Aratz Igartzabal, Mikel Asurabarrena eta Gorka Maiz gabiriarrena. Finalean, Mantxolarekin batera, Biain eta Igartzabal arituko dira.
Azken kanporaketak
Bigarren kanporaketa bihar jokatuko da, Fox tabernan. Bi talde lehiatuko dira: Ulises Galdos, Amaia Iturriotz eta Gorka Azkaraterena eta Antton Fernandez, Iñaki Larrañaga eta Aitor Lizarazurena. Azken kanporaketa larunbatean izango da, Motz tabernan. Bi talde arituko dira: Asier Sasieta, Maialen Akizu eta Ane Belokirena eta Andoni Jaka, Gaizka Oiartzabal eta Beñat Torresena. Finala martxoaren 18an jokatuko dute, gaztetxean. Saio guztiak 23:00etan dira.
Martxoan Bertsoa otsailaren 27an hasi zen, Hernaniko eta Urretxu eta Zumarragako bertso eskolen arteko desafio batekin. Desafioaz eta bertsolari txapelketaz gain, eskolarteko bertso paper lehiaketaren 29. edizioa antolatu dute. Sariak apirilaren 15ean banatuko dituzte, 15:00etan, Zelai Arizti aretoan.