'Bertso txiki, saio handi' bertso desafioa jokatuko dute Zerainen
Belaunaldi desberdinetako zortzi bertsolariren arteko desafioa antolalatu du Zerainlabek. Plaza gehiegirik egiten ez duten lau bertsolari gazte (Aratz Igartzabal, Maialen Akizu, Gemma Urteaga eta Eneko Araiztegi) transmisio lanean aritutako lau bertsol...
Belaunaldi desberdinetako zortzi bertsolariren arteko desafioa antolalatu du Zerainlabek. Plaza gehiegirik egiten ez duten lau bertsolari gazte (Aratz Igartzabal, Maialen Akizu, Gemma Urteaga eta Eneko Araiztegi) transmisio lanean aritutako lau bertsolarirekin (Jabier Zeberio, Iñaki Murua, Millan Telleria eta Mikel Mendizabal), bikoteka, ariko dira kantuan. Finalaren aurretik, bi kanporaketa jokatuko dituzte, hiru saiotara: 19:00etan Ostatun, 20:00etan Mandion eta 21:00etan afaria Oiharte edo Otatza sagardotegian. Entzuleak izango dira epaileak. Finala, eguerdian jokatuko da, belaunaldi desberdinetako zeraindarrek parte har dezaten.
Bertsolariek egin beharreko lanari dagokionez, neurri txikiko ariketak osatuko dituzte: koplak, zortziko txikian, puntuka….
Belaunaldi arteko transmisioa bultzatzearekin batera, Zeraingo jarduera ekonomikoan ere eragin nahi du Zerainlabek. Afariko txartelak aurrez erosi behar dira.