Igandean irekiko dute Beasaingo 51. San Silvestre probarako izen-ematea
Abenduaren 29ra bitartean egongo da aukera izena emateko, baina gehienez 500 laguneko muga jarri du antolakuntzak.
Beasaingo 50. San Silvestre lasterketako irudia, iaz.Loinaz Agirre Urte amaierara iritsita, urtea bukatzeko bi hilabete falta direnean, San Silvestre lasterketak ere geroz eta gertuago daude. Beti Bizi Elkarteko Kultura Batzordeak Beasaingo 51. San Silvestre probaren izen-emateko data zehaztu du: igandean irekiko dute izena emateko epea, azaroaren 1ean. Rockthesport.com eta beasain.eus webguneetan egin behar dira inskripzioak, 15 euroren truke. Abenduaren 29ra bitartean egongo da aukera izena emateko, baina gehienez 500 laguneko muga jarri du antolakuntzak.












