Araiztegi eta Mendizabal ere finalean
Zeraingo Bertso txiki, saio handi bertso desafioko bigarren kanporaketa jokatu dute asteburuan, eta bertan, Eneko Araiztegi segurarra eta Mikel Mendizabal itsasondoarra izan dira irabazle, 87 puntu jasota. Gemma Urteaga beasaindarrak eta Millan Telleri...
Zeraingo
Bertso txiki, saio handi bertso desafioko bigarren kanporaketa jokatu dute asteburuan, eta bertan, Eneko Araiztegi segurarra eta Mikel Mendizabal itsasondoarra izan dira irabazle, 87 puntu jasota. Gemma Urteaga beasaindarrak eta Millan Telleria albizturdarrak, berriz, 60 puntu eskuratu zituzten. Belaunaldi arteko txapelketaren hirugarren eta azken saioa, finala, ekainaren 30ean jokatuko da. Araiztegi eta Mendizabal Xabier Zeberio eta Aratz Igartzabalen aurka lehiatuko dira.