Bertsolari gazteen bertso parrandak
Bertsopaper lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin dute joan den astean eta ostiralean ikasleek 'Gu ere bertsotan' jaialdia egingo dute Zelai Arizti aretoan. Festa giroa nagusi izaten da ekitaldi horietan.Bertsolaritza eta jai giroa oso lotuta daude ...
Bertsopaper lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin dute joan den astean eta ostiralean ikasleek ‘Gu ere bertsotan’ jaialdia egingo dute Zelai Arizti aretoan. Festa giroa nagusi izaten da ekitaldi horietan.
Bertsolaritza eta jai giroa oso lotuta daude eta alaitasunik gabe zailagoa izango da haurrak bertsolaritzara zaletzea. Zorionez, Urretxu eta Zumarragan bertsolaritzak bere izaera eta etorkizuna bermatuak dituela dirudi. Haurrak protagonista diren ekitaldietan sortzen den giroa ikustea besterik ez dago. Joan zen astean bertsopaper lehiaketako sariak banatu zituzten eta ostiralean Gu ere bertsotan festa egingo dute.Eskolarteko bertsopaper le- hiaketako sariak ostiralean banatu zituzten, Zelai Arizti aretoan. 5. eta 6. mailakoek 251 lan aurkeztu dituzte, Etorkizunean lanbide horretan aritu nahi nuke gaitzat hartuta. Lehen saria Aintziñe Maroto Mendizabalek irabazi du, bigarrena Mikel Aiastui Madinak eta hirugarrena Maider Lara Uzkudunek. Aipamen bereziak Aimar Lazaro del Hoyo, Manex Berasaluze Badiola, Irene Perez Rodriguez, Malen Aseginolaza Egiguren, Onintze Estonba Martin, Eider Lesaka Txintxurreta, Markel Adanez Perez, Unai Urkiola Garcia, Jokin Garitagoitia Granado, Aitor Formoso Matias eta Ibai Badiola Intxaustirentzat izan dira.
DBHko 1. eta 2. mailakoek 136 lan aurkeztu dituzte, Azken boladan sarritan haserretzen naiz ingurukoekin gaitzat hartuta. Lehen saria Maren Etxeberria Altzelaik irabazi du, bigarrena Izaro Lesaka Txintxurretak eta hirugarrena Igone Aldama Urteagak. Aipamen bereziak Leire Gaztañaga Rodriguez, Jokin Idigoras Ejea, Amaya Udabe Randriamampandry, Laura Carrasco Lasa eta Maddi Mendia Ranillarentzat izan dira. DBH 3 eta 4koek ez dute lanik aurkeztu.
Aretoa bete egin zen eta gaztetxoek sekulako festa giroa jarri zuten. Taulara igo ziren guztiek txalo zaparradak jaso zituzten eta amaieran Hollywood-eko izarrei Oscar sarietan baino argazki gehiago egin zizkieten. Guraso guztiek smartphone bat izatearen ajeak…
Bertsolaritza indartsu sentitzen da Urretxu eta Zumarragan eta ez du atsedenik hartzen. Ostiralean, 17:00etan, Gu ere bertsotan jaialdia egingo dute Zelai Arizti aretoan. 17:00etan LH4ko ikasleek abestuko dute eta 18:00etan LH5ekoek. Gu ere bertsotan egitasmoaren helburua gazteak zaletzea da eta bi herrietako eskolek parte hartzen dute.