Zeraingo Bertso desafioko finala larunbatean jokatuko da
Aratz Igartzabal eta Xabier Zeberio, Eneko Araiztegiren eta Mikel Mendizabalen aurka lehiatuko dira Zeraingo Bertso txiki, saio handi bertso desafioan. Ohi bezala, hiru saiotan kantatu beharko dute: 12:00etan, Liztormendi elkartean, 13:00etan Mandio ta...
14:00etan bazkaria egingo dute herriko pilotalekuan, Ostatu jatetxeak prestatuta. 25 euroren truke kroketak, entsalada epela, bakailao-tortilla, oilaskoa, postrea, kafea eta edaria emango dituzte. Haurren menuak 12 euro balio du. Izena eman behar da (943 80 17 99).