Maider Unanue, Euskal Herriko Kopako garaile
Euskal Herriko Kopako Kilometro Bertikaleko modalitatean maila absolutuko lehenengo emakumezko korrikalaria izan da aramarra.
Screenshot Euskal Herriko Kopako Kilometro Bertikaleko modalitatean txapeldun izendatu da Maider Unanue Aranburu mendi korrikalari aramarra. 295 puntu batu ditu guztira, eta sailkapeneko lehen postuan amaitu du, Garazi Abasoloren eta Maite Zabaletaren aurretik.
Lau probak osatzen dute Kopa: Txindokiko Kilometro Bertikala (maiatzak 9), Ardibidepikua (ekainak 13), Beriain (irailak 20) eta Anboto (urriak 3). Goierritarrak hiru lautik hiru probetan parte hartu du eta hiruretan lortu du podiumean sartzea: Txindokin eta Beriainen lehen postua eskuratu zituen, eta Ardibidepikuakoan bigarrena.













