Xabier Berasategi bigarren Vendeeko Tourrean, Frantzian
Olaberriko txirrindulariari Alexis Renarde frantziarra gailendu zaio esprintean. Aurten bigarren postua lortu duen hirugarren aldia izan da.
Xabier Berasategi olaberritarra Vendeeko Tourrean.Euskaltel-Euskadi Euskaltel-Euskadi taldeko Xabier Berasategik bigarren postua eskuratu du Vendeeko Tourrean, Frantzian, Saint-Jean-d ‘Hermine eta Saint-Gilles-Croix-de-Vie artean jokatutako 198,2 kilometroko lasterketan.
Garaipena lortzeko esprintean, Berasategi bigarren helmugaratu da; Alexis Renardek (COF) besterik ez gainditu du txirrindulari laranja. Gipuzkoarrak bere sasoi ona erakutsi du, ihesaldi baten parte izan baita lasterketaren lehen zatian. Gari Ugarte legazpiarra 11. izan da, Louis Sutton 22. eta Gotzon Martin 23.
“Egia esan, nahiko nekatuta nengoen, zalantza asko nituen, baina indarrak gordetzen saiatu naiz eta dena eman dut bukaeran. Gaur zortea izan dut eta pozik nago bigarren postu honekin”
Hauxe da Xabier Berasategi egindako balorazioa: “Bagenekien gaur lasterketa oso gogorra izan zitekeela. Hasiera aldapaz eta errepide estuez betea zegoen; gainera, aldeko haizea zegoen aurreikusita, eta, beraz, ihesaldi bat egin zitekeen. Oso adi egon gara, eta ihesaldi batean sartu gara Gari –zorte txarra izan du, katea atera zaiolako eta atzeratu egin da– eta ni. Iristeko aukerak genituela uste nuen, baina tropelean ez digute tarterik utzi. Egia esan, nahiko nekatuta nengoen, zalantza asko nituen, baina indarrak gordetzen saiatu naiz eta dena eman dut bukaeran. Gaur zortea izan dut eta pozik nago bigarren postu honekin”.
Aurten, Berasategi bigarren izan zen Hainango Tourrean eta Anicolor Sari Nagusiko etapa batean (laugarren sailkapen nagusian), bosgarren Castelloko Sari Nagusian, La Marseillaise Sari Nagusian eta Esloveniako Tourreko bi etapatan eta bederatzigarren Gaztela eta Leongo Klasikoan. Duela gutxi, bi denboraldirako berritu zuen kontratua Euskaltel-Euskadirekin.













