Gipuzkoako atletismoaren azken urteko lorpenak aitortu dituzte Ordizian
Hodei Caballero eta Irene Basarte ordiziarrak izan ziren errekonozituen artean. Txindoki Atletismo Taldeari ere aitortza egin zioten, 50. urteko ibilbideagatik.
Gipuzkoako Atletismo Gala ospatu zen joan den ostiralean Ordiziako Herri Antzokian, eta azken urtean errekorrak lortu dituzten hainbat atletari aitortza egin zitzaien. Tartean izan ziren zenbait atleta ordiziar ere: Hodei Caballero Parrak Urrezko Ezkurra jaso zuen, eta Irene Basarte Hernandezek ere izan zuen aitortzarik.
Gainera, Txindoki Atletismo Taldearen 50. urteurrena dela aprobetxatuta, mende erdiko ibilbide guztian zehar egindako lanari errekonozimendua egin zioten.













