Beasaingo ludoteken eta gaztelekuaren inguruan
Aisihezi elkarteak kudeatu ditu 2010etik hona Beasaingo udal zerbitzu hauek. 5-17 urte bitarteko haur eta nerabeekin lanean izan gara asteko egun guztietan,ildo orokor hauen baitan:Euskara: Hizkuntzaren normalizazioan haurren motibazioa indartu eta era...
Euskara: Hizkuntzaren normalizazioan haurren motibazioa indartu eta erabilera sustatu ditugu. Horretarako, beti modu ludikoan, dinamika eta neurgailu ezberdinak erabili ditugu.
Adimen emozionala: Haurrek adimen emozional osasuntsu bat izatea beharrezkoa da gaitasun ezberdinak barneratzen joateko. Ludotekan burutu ditugun dinamika gidatuez gain, adimen emozionala eta yoga uztartzen dituen proiektu pedagogikoa burutu dugu.
Inklusioa: Guztiontzat eta guztion ludoteka bultzatu dugu, hizkuntza beharra izan duen haurretik hasi eta behar berezi sakonagoak izan dituztenei arrera eginez. Haur bakoitzaren beharrak eta erritmoak oso kontuan izan ditugu edozein ekintza programatzerako garaian.
Parte hartzea: Gizarteko partaide gisa beraien hitzaren garrantzia landu nahi izan dugu haurrekin. Horrela hileko programazioa beraiekin osatu dugu eta tertuliak jarri ditugu martxan, gai ezberdinak lantzeko aukera izan dugu (eskola jazarpena, famili eredu ezberdinak …). Egunerokoan arduradunen figura landu dugu partaidetza eta ardurak lantzeko.
Bizi ohitura osasungarriak: Elikadura, kirola, higiene ohiturak lantzea ezinbestekoa iruditu zaigu haurrekin.Horrela, dinamika ezberdinak garatu ditugu.
2010 urtetik ona 3 zerbitzuetan ibilitako 120 haurren jarraipen zehatz egin ditugu. Aurtengo ikasturtean 98 erabiltzeen gurasoen balorazioak jaso ditugu, horietatik % 62k euskararen erabileran aurrerapausoak nabaritu dizkiete eta sozializazio eremuan % 47k. Datu kuantitabioei dagokionean bataz beste sei urteotan bazkide kopuru hau izan dugu: Berritsu 5-8 urte: 87, Berritsu 9-12 urte: 14, Txelotxe 5-8 urte 27 eta Eizu: 179 izan dira. Asistentzia librea denez, eguneroko haur eta nerabe kopurua aldakorra da, sei ikasturteetan egunerokoan bataz besteko hauek izan ditugu: Berritsu 5-8 urte: 30, Berritsu 9-12 urte, 6 Txelotxe 5-8 urte 17, eta Eizun; 19.
Udalak aurten ateratzekoa den esleipen berrirako ludotekei buelta bat eman nahi diela azaldu du, euskara errefortzu guneak sortuz, Eizu gaztelekua ixtearekin batera. Aisihezi elkarteak, ludotekak eta gaztelekua espazio hezitzaile gisa ulertzen ditu eta bertan egindako lanketak haur eta nerabeen garapenerako oso garrantzizkotzat hartzen ditu.
– Haur, gazte eta nerabeentzako zerbitzuak irekiak izan behar dute.
– Hizkuntza menperatzen dutenentzat eta ez dutenentzat izan behar dute.
-Zerbitzu guztien jarraikortasun bat egotea beharrezkoa da (euskara indartzeko ere), 12 urtetik aurrerako nerabeak udal zerbitzu gabe geldituko dira Eizuren itxiera dela eta.
Oraindik ez dira pleguak atera eta irailean zerbitzua martxan jartzeko zenbait lan eginak beharko lukete. Aipaturikoak kontuan izatea nahiko genuke. Beasaingo haur, gazte eta nerabeek merezi duten aisialdi hezitzailerako aukera izan dezaten. (Idatzi osatuagoa; aisihezielkartea. blogspot. com-en).