Gaur, Tomas Salazar Aizkorriko Bira eta Gazteen Bira Aizkorrira Begira martxen eguna da Beasainen
Martxa nagusiak 52 kilometroko ibilbidea du, eta gazteenak 16,8 kilometro.
Tomas Salazar zazpigarren Aizkorriko Birako eta segiarren Gazteen Bira Aizkorrira Begira martxako mendizaleak mendian zehar dabiltza goizean-goizetik, eguzkia eta tenperatura goxoak lagun.
Aizkorriko Birako partaideak Jose Martin Arana kaleko Aizkorri elkartearen egoitzatik abiatu dira 06:00etan, 52 kilometroko ibilbidea egiteko. Beasaindik, Olaberri aldera joan dira, gero Idiazabalgo mendietan barrena Etzegarateraino, handik Zegamako mendietan barrena Aizkorriraino, eta bertatik berriro ere Beasainera itzuliko dira, Zeraingo, Segurako eta Ormaiztegiko lurretatik barrena.
Gazteen Birako partaideak, berriz, 08:00etan atera dira, 16,8 kilometroko ibilbidea osatzeko. Beasain-Olaberrira-Etzegarate ingurua-Idiazabal-Urbizura bidea zuten programatuta, eta han Aizkorriko Birako bidearekin bat eginda, azken bost kilometroak hortik zituzten egiteko.













