Mendian Korri eskolak datorren denboraldirako izen ematea ireki du
Saioak Zegaman, Toloasan eta Anoetan egiteko aukera izango da. Beste urteetan bezala, kirolari adituen gidaritzapean egingo dira saio ezberdinak.
Xeber Murua zutik irudiaren erdian, eta Ara Otaegi pikotxean, eskubitik bigarrena. Adei Zubiarrain falta da argazkian.Mendian Korri Eskola Mendian Korri eskolak 2026-2027 denboraldirako izen ematea ireki du. Irailaren 7an hasiko da aurten eta datorren urteko ekainaren 18ra arte luzatuko da. Mendian Korri eskola Kilian Jornet Fundazioarekin, Salto fundazioarekin eta Jesus Alvarez Herms kirol adituarekin aritzen da elkarlanean.
Jokin Lizeaga mendi korrikalari eta entrenatzailea arduratuko da denboraldiko entrenamenduen planifikazioaz. Malen Osa eta Iker Karrera mendi korrikalariekin saio bereziak antolatuko dituzte eta Naila Jornet eta Joseba Tobarreki mendiko eskia egiteko aukera ere izango da. Azkenik, Ibon Artola izango da eskola eta bertako saioak antolatzeko arduraduna eta gidaria. Eskola 2016etik aurrerakoei eta helduei zuzenduta dago.
Saio ezberdinak aukeran
Saio ezberdinak eskainiko dituzte astean zehar eta asteburuetan. Aste barruko taldekako saioak Zegaman, Tolosan eta Anoetan izango dira. 2012Tik aurrera jaiotakoei, beren kasa entrenamuenduak egiteko aukera emango zaie saioetarako joatrik ez duten kasuetan, lagunduz eta jarraipena eginez.
2012tik aurrerakoentzako irailetik abendura egingo dituzte saioak hilean behin, asteburuetan, Zegama-Aizkorri maratoiko ibilbidea bezalako toki berezietan. Urtarriletik aurrera, eskiarentzat eta mendi lasterketentzat gordeko dituzte asteburuak.
Izen ematea
Izena emateko, informazio gehiago eskuratzeko edo zalantzak argitzeko mendiankorrieskola@gmail.com helbidera idatzi daiteke. Prezioak ondokoak dira jaiotze urtearen arabera:
- 2016-2013 (biak barne): 28 euro hilean.
- 2012-2006 (biak barne): 32 euro hilean.
- Helduentzat, (2007tik gorakoak): 38 euro hilean.
Prezioaren barruan sartzen dira partaideen istripu asegurua eta erantzun zibileko asegurua.













