Ekaitz Goikoetxeak irabazi ditu Basarriko bi sariak bertsopaperekin
Zarauzko Udalak antolatu duen 32. Basarri Saria bertsopaper lehiaketan sari bikoitza lortu du Ekaitz Goikoetxea bertsolariak (Beasain,1980). Lehenengo eta bigarren sariak, biak eskuratu ditu. Iaz ere bi sariak beretzat izan ziren. Gaur gauean jasoko di...
Naizenaren izenean izenburudun bertso-sortarekin irabazi du lehenengo saria. Zortzi bertso dira, ETAren su-etenetik doinuan. Transexualitatea da gai nagusia. Bigarren saria, berriz, Olatu bat… lanak merezi izan dio. Beste zortzi bertso dira, Itsasoa laino dago doinuan kantatzekoak. Errefuxiatuek itsasoan dituzten arazoak islatzen ditu.
Lizardin bi goierritar
Zarauzko bertsolari gazteentzako 40. Lizardi saria ere (bat-batean da) gaur bukatuko da. Finala 22:00etan da, Modelo aretoan. Bi goierritar ariko dira: Aratz Igartzabal gabiriarra eta Maialen Akizu urretxuarra. Unai Mendizabal, Eli Pagola, Aitor Salegi eta Aitor Servier dira besteak.