Mende laurden bertsopaper
Hogei lan aurkeztu dituzte Lazkao Txiki lehiaketara. Saridunek euren bertsoak kantatu dituzte sari banaketan. Kaxianok Lazkao Txikiri eskainitako kantua entzun zenLazkao Txiki Bertsopaper lehiaketaren 25. urteurrena izan da aurten eta igandean egin zen...
Hogei lan aurkeztu dituzte Lazkao Txiki lehiaketara. Saridunek euren bertsoak kantatu dituzte sari banaketan. Kaxianok Lazkao Txikiri eskainitako kantua entzun zen
Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketaren 25. urteurrena izan da aurten eta igandean egin zen aurtengo edizioaren sari banaketa. Sariak banatzen Ordiziako udal ordezkariak eta Lazkao Txikiren familiakoak izan ziren. Goierriko bertso eskolak, Argi Berri Elkarteak, Ordiziako udalaren laguntzarekin antolatutako egitasmoa da.Saridunek, saria jaso ahala, euren bertsoak kantatu zituzten. Horietaz gain, Kaxianok, lehenengo bertsopaper lehiaketan bere laguna zen Lazkao Txikiri eskainitako kantua ere entzun zen.
Lazkao Txiki erreferente
Bertsolaritza gora egiten ari zen momentua zen, 1992 hain zuzen, Argi Berri Elkarteak Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketa egitea erabaki zuenean. Bertso eskolen kopuruak gora egin zuen eta han eta hemen, bertsopaper lehiaketak egiten hasi ziren. «Guk ere bertsopaper lehiaketa egin behar genuela erabaki genuen, eta Joxe Miel Iztueta Lazkao Txikiren babesa bilatu genuen horretarako, bertsolaritzan beti izan baita erreferente hemen; baiezko erantzuna jaso genuen eta horrela hasi ginen» adierazi dio HITZAri Argi Berri Elkarteko kide batek.
Ordutik, 25 urte pasa dira eta bost urteko bosgarren zikloa bete da baita ere. Horregatik, bertsopaper irabazleen liburua argitaratu dute eta igandean aurkeztu zuten.
Lehiaketaren irabazleak
Aurtengo irabazleak ondorengoak izan dira: gaztetxoen maila eman gabe gelditu da, lanik ez zelako aurkeztu.; gazteen mailan zortzi lan aurkeztu ziren eta irabazlea Zarauzko Aner Peritz izan da, Bizi banaiz ez da hilko lanagatik; helduen mailan, berriz, 12 lan jaso ziren eta irabazlea Karmele Mitxelena izan da Bigarren eskuko bihotzak lanagatik.