Gaur irekiko dute Marimurumendi maratoiko izen-ematea
550 partaideko muga jarri du antolakuntzak, baina 475 izen-emateko langa gaindituta, itxaron zerrenda aktibatuko dute.
Irati Zubizarreta beasaindarra, 2023ko Marimurumendiren irabazlea. Laida Goiburu 2027ko uztailaren 10ean jokatuko da Marimurumendi mendi maratoiaren hurrengo edizioa. 42 kilometro eta 2.300 metro desnibel positibodun ibilbidea izango da. Gaur irekiko dute izena emateko epea, 17:00etan.
Kronoak.com webgunean egin behar da izen-ematea. 550 partaideko muga jarri du antolakuntzak, baina 475 izen-emateko langa gaindituta, itxaron zerrenda aktibatuko dute. 17:00etan izena eman eta ordainketa jarraian egingo da.
Antolakuntzak aurretik araudia ondo irakurtzea garrantzitsua dela nabarmendu du, “gaizki ulertuak ekiditeko”.













