Aisihezik 646 sinadura aurkeztu dizkio udalari, ludoteka «irekien» alde
Azken sei urteetan Beasaingo udal ludotekak eta gaztelekua kudeatu dituen Aisi Hezi aisialdi elkarteak firma bilketa egin du azken asteetan, bi zerbitzu horiek «irekiak» izan behar dutela eskatzeko. 646 sinadura bidu dituzte eta atzo Beasaingo udalet...
Era berean, ostiralean Loinazko San Martin plazaren azpian antolatutako festaren barruan emandako prentsaurrekoan Aisihezikoek nabarmendu zutenez, «urte hauetan egindako ibilbide hezitzaileak» erakutsi dietenaren arabera, haur, gazte eta nerabeentzako zerbitzuak «irekiak» izan behar dute. «Guztiek zerbitzu hauek erabiltzeko aukera berdina izan behar dute». Hizkuntza menperatzen dutenentzat eta ez dutenentzat izan behar dutela uste dute: «Hizkuntza ikasteko modu egokiena, modu ludiko, dinamiko eta natural batean egitea da. Horretarako euskara hiztunen presentzia egotea ezinbestekoa da, haurrak hizkuntza normaltasunez bizi dezan».
Bestalde, zazpi langileek beste eskari bat ere egin zioten udalari: «Zerbitzuetan lanean aritu diren langileen subrogazioa eskatzen diogu prestatuak dituzten plegu berrietan txertatzeko».