Beasaingo Udaleko enpresa batzordea (ELA-LAB)
Enpresa batzorde honek ez du ulertzen eta ez du bat egiten Txelotxe, Eizu eta Gaztelekuen itxierarekin. Bide batez, elkartasuna adierazi nahi diegu proiektuaren arduradunei eta langile guztiei.Gure iritzian alde ezberdinek aipatzen dituzten datu ekonom...
Gure iritzian alde ezberdinek aipatzen dituzten datu ekonomikoak ez datoz bat, eta hau horrela izanik ez dugu itxiera ulertzen hain puntu sensibleak diren ekonomia, euskara errefortzua… aitzakitzat harturik. Kezka sortzen diguten galderak honakoak dira:
– Hainbeste urteren buruan zergatik utzi du udalak proiektua egoera honetara iristen, beste edozein patronatuekin egin izan dituen saiakerak egin gabe?
– Arazo ekonomikoa beste entitate batzuetara estrapolatzen badugu, zer egingo dugu, guztiak itxi?
– Euskararen errefortzua itxieraren arrazoietako bat da? Edo beste zerbitzu batzuek bete ezin dituzten gabeziek bultzatzen dute itxiera hau?
– Beste zerbitzu batzuek (musika eskola, BKL, BFT…) guztion beharrak asetzen dituztela pentsatzea ez da errealitatea. Biztanle guztiek ezin dituzte zerbitzu horien kosteak ordaindu, eta haur guztiek ez dute kirolari edo musikari izan nahi.
Gure iritzian ludoteken proiektua Beasainen, ez da soilik beharrezkoa, udalaren betebeharra baizik.
Guztiok hausnarketara gonbidatzea da gure nahia eta egoera honi irtenbidea ematea. Egoera honekin kaltetuak gure herriko haur eta gazteak baitira.