Goierriko 2 bertsolari talde sailkatu dira Herriartekoan bigarren ligaxka-fasera

Urretxu-Zumarragako Simimimisolek eta Gabiriako Osinaldek egin dute aurrera. Biak multzo berean egokitu dira 2. koskan, Oriokoarekin. Aizkorpe kanpora, azken saioa irabazi duen arren
HERRIARTEKO_SAIOA_ZALDIBIA

Ebie Ai Do taldeko eta Itziarko bertsolariak, Zaldibian.

Gipuzkoako Herriarteko bertsolari txapelketaren lehenengo faseak eman du berea. Goierrirentzat ez da horren emankorra izan, partaide ziren sei taldeetatik bik bakarrik lortu dutelako bigarren fasera sailkatzea. Asteburuan bukatu da aurreneko txanda, eta 38 taldetatik 12 igaro dira.

Aurrera egin dutenen artean daude Gabiriako Osinalde eta Urretxu-Zumarragako Simimimisol. Biek ala biek, kantatu dituzten bi saioak irabazi dituzte.

Bigarren fasea martxoaren 23tik apirilaren 9ra da. Hiruna taldeko lau multzo bereizi dituzte, denek denekin kantatzeko (bi saio bakoitzak). Goierriko bi ordezkariak —Simimimisol eta Osinalde— multzo berean egokitu dira, 3.ean, Orioko Sarri Nahi Genuen taldearekin. Saioen egunak ez dituzte datatu.

Asteburuan, lehiatik kanpo doi-doi geratu dena Aizkorpe (Ataun-Segura) izan da. Ataunen, ostiralean, saioa irabazi zuen, Arrai Nahastuaren (Getaria) aurka, 15-9. Baina Alegian 15-9 galdua zen Aizkorpe, eta bi aurkarien artekoa 12na bukatu zenez, puntuazioz kanporatu dira.

Zaldibian, ostiral gauean, Ebie Ai Do goierritarrek 10-14 galdu zuten Itziarkoen aurka. Larunbatean, Zumarragan, bertako Potoshop hirukoa 10-14 gainditu zuen Oñatiko Txinparta-1 tal-deak. Bi talde horiek ere kanporatuta daude, baita lehenagotik Legazpiko Bertso-Olariak ere.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend