Realeko atezaina den Alazne Estensoro lazkaotarra munduko txapeldun berria da, Espainiako selekzioarekin 20 urtez azpiko munduko futbol txapelketa irabazita. 20 urteko lazkaotarrak Ipar Korearen aurkako finala jokatu ez bazuen ere, Txinaren aurkako kanporaketan titular izan zen Estensoro. 1-3 irabazi zuten.













