Ane Beloki finalean sartu da Gipuzkoako Eskolartekoan
BERTSOLARITZA // Ane Beloki bertsolari legazpiarra Gipuzkoako Eskolarteko bertsolari txapelketako finalean sartu da. Altzon kantatutako kanporaketan eta aurrekoetan bildutako puntuek eman diote Azpeitian, apirilaren 2an, jokatuko den finalerako txartel...
BERTSOLARITZA // Ane Beloki bertsolari legazpiarra Gipuzkoako Eskolarteko bertsolari txapelketako finalean sartu da. Altzon kantatutako kanporaketan eta aurrekoetan bildutako puntuek eman diote Azpeitian, apirilaren 2an, jokatuko den finalerako txartela. Belokik datorren larunbatean Legazpiko Gaztetxean kantatuko du; bertso-bazkaria izango baita han eta berarekin batera Jokin Urangak eta Maider Arregik kantatuko dute. Sarrerak salgai daude.