Festetan ere, 'Ez da ez'
Beasaingo Udalak, Loinatz jaiei begira prestatu dituen prebentzio kanpaina desberdinen barruan, «jaietan gertatzen diren sexu erasoen gainean sentsibilizatu eta kontzientziatzeko» bideoa egin du. Beasaingo kirol, kultur eta gizarte arloko eta adin ezberdinetako herritar talde batek hartu du parte. ‘Ez da ez’ lemapean, erasoen aurrean isilik ez geratzeko eskatu diete herritarrei. Udalak «bere esker ona» adierazi nahi izan die bideoan parte hartu duten herritarrei, erakutsi duten prestutasunagatik.