Maizpideko antzokia bete egin da Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez ikusteko

Baga Biga Higa ikuskizuna eskaini dute Lazkaoko barnetegian.

Eñaut Elorrieta eta Mikel MarkezLazkaoko Maizpide euskara barnetegiko udako kultur egitarauaren barruan, atzo iluntzean Baga Biga Higa ikuskizuna eskaini zuten Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez musikariek. Euskal Musikaren historia errepasatu zuten bien artean, ahozko azalpenak eta garaian garaiko abestien interpretazioak tartekatuz: kantak argizarizko bobinetan grabatzen zituzten sasoiak, Ez Dok Hamairuren garaia…

Maizpideko aretoko bi solairuak bete egin ziren ikuskizunerako, eta aulki gehiago jarri behar izan zituzten inguruan, jendea eseri ahal izateko. Giro atsegina sortu zen antzoki txikian. Bitxikeri modura, Elorrietak oinutsik egin zuen emanaldia.

Ondorengo bideoan, Eperrak kanta abesten:

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend