Iñaki Apalategik agur esan dio Bertsolari Txapelketa Nagusiari
Iñaki Apalategik nota onarekin amaitu du Bertsolari Txapelketa Nagusia, aurten, azkeneko faseraino iristea lortu baitu beasaindarrak; duela lau urte, final laurdenetan gelditu zen kanpoan. Igandean Donibane Lohizunen jokatu zen bigarren itzuliko bigar...
Beasaindarra gustura gelditu da txapelketako ibilbidearekin: «Leitzan oso saio borobila egin nuen, Durangon trabatugoa aritu nintzen, eta igandean puntuei begiratzeari utzi eta dizdira erakustera joan nintzen. Gustura etorri nintzen etxera».