Agurtzane Elustondo eta Legazpiko bertso saioa, Hitzetik Hortzeran

elustondo

ETBko Hitzetik Hortzera telebista saioak, Legazpiko kutsua izango du igande honetan. Batetik, Agurtzane Elustondo trikitilaria gonbidatu dute; eta bestetik, Legazpiko bertso saioko laburpena eskainiko dute. Emanaldia 15:00etan izango da, ETBren 1. katean.

Agurtzane Elustondo legazpiarra Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko lehendakari da 2011z geroztik. Bere ibilbideaz eta trikitiak eta bertsoak izan duten harremanaren inguruan hitz egingo du, besteak beste.

Hilaren 2an Legazpin egin zuten bertso saioa ere hizpide izango dute. Unai Agirre eta Aitor Sarriegi aritu ziren kantuan, eta bertso afari “gogoangarria” osatu zutela azaldu dute saioaren arduradunek, batez ere, saioaren amaieran egindako puntutakoa. Emanaldi horren laburpena ere eskainiko dute igandean, Biriatun ikastolaren alde egindako jaialdiarekin batera.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend