Bertsolaritzak eta zientziak bat egingo dute Ordizian etzi
Zientziak eta bertsolaritzak beste behin ere bat egingo dute Bertsozientziaren laugarren edizioan. Ekimen horrek itxuraz elkarrengandik urrun dauden bi diziplina elkartu nahi ditu, eta aurten Gipuzkoan izango da, lehenengo aldiz. Maiatzaren 15ean Zarau...
Jakinduriak mundue erreko dau izenburupean, hiru zientzialari eta bi bertsolari elkartuko dituzte oholtza berean, hain desberdinak diren bi unibertso —zientzia eta bertsolaritza— elkartzeko, haien mugak gainditzeko eta hartzaile-multzo gehiagotara iristeko.
Laugarren edizioko programaren barruan, 10 minutuko hitzaldi zientifikoak eskainiko dituzte, euskaraz. Gaiak aurkeztu ondoren, zientzialariaren hipotesiak bilduko dituen bertso bat inprobisatu beharko dute bertsolariek.
Bertsozientziara izen handiko bertsolariak gonbidatu dituzte, edizio honetan; Maialen Lujanbio, Andoni Egaña edota Aitor Sarriegi aritu dira bertsotan.
Ordiziako emanaldia
Ordiziako saioa etzi izango da, ostiralarekin, Herri Antzokian, 19:00etatik aurrera. Bertsotan, Unai Iturriaga eta Alaia Martin izango dira. Ikertzaile eta zientzialarien artean Gorka Azkune egongo da. Azkune, filosofian eta konputazio zientzietan doktorea da, eta Deustuko Unibertsitateko ikertzailea ere bada.