Biloreren orbana garbitze bidean

Zaldibiako xaboi lantegi zaharra 27.375 euroan erosi dute, notaritza-subasta batean. Erosle-gai bakarra aritu da, burdingintza arlokoa. 23.200 metro koadroko orubea da

Zaldibiako Bilore lantegiaren mataza libratzeko, korapilo bat askatu da. Lehiaketa-legean zegoen auzia, 2003an lur jo zuenetik, justizia-administrazioak aste honetan saldu du fabrika. Astelehenean bukatu zen eskaintza ekonomikoak aurkezteko epea. Lau interesatu zeuden, baina batek bakarrik egin du puja. 27.375 euro agindu, eta prezio horretan eskuratu du Biloren geratzen dena: 23.215 metro koadroko orubea, eta erdi erorita dauden pabiloi hondatuak.

biloreEroslearen nortasunik ez da ezagutarazi. Zarauzko abokatu batek egin ditu bitartekari lanak, azken bi urteotan. Sekretu profesionalaren pean, ez du bere bezeroaren berri eman. Burdinera dedikatzen den enpresa bat dela, besterik ez da jakin ahal izan. Abokatuak egin zuen eskaintza, subastan.

Salmenta enkante elektroniko bidez egin da. Duela bi hilabete jakinarazi zuen Tolosako Epaitegiak azkenean aterako zuela. Hilabeteko epea egon da, asteleheneko 18:00ak arte.

Biloreren lizitazio prezioa 3.262.430 euroan finkatu zuen auzitegiak; Bilorek utzitako zorren artean, Gipuzkoako Foru Ogasunarekin zeukan zuloa (3,6 milioi) estaltzeko adina doi-doi. Baina 120 aldiz prezio baxuagoan hartu du pujatzaile bakarrak.

«Biltegia» jartzeko asmoa

Zaldibiako Udalarentzat «izugarrizko albiste ona» izan da Bilore saldu izana. «Bi urteko enpeinua jarri du udalak gai honekin», azaldu zuen Joxan Etxabe alkateak, atzo.

Zer erabilera eta irtenbide izango duen argitu behar da orain. Zaldibiako Hiri Antolamenduko Arauak behin betiko onarpenaren faltan daude, oraindik aldundiak ez duelako azken oniritzia eman. Biloreko orubea «tertziario misto» izendatuko du udalak; etxebizitzak eta industria uztar litezke.

«Bezeroak dio gauzak almazenatu eta hor edukitzeko behar duela, oraingoz. Ez doa industrigune berri bat eraikitzera. Deskontaminazioa erabatekoa izan beharko du, Eusko Jaularitzaren aldetik eskatuta. Bitartean, materialak almazenatzeko erabiliko du erosleak», dio alkateak.

Garbi utzi du Etxabek «industria garbia» izan beharko duela etorkizunean jarri beharrekoak.

Hondeamakinak «berehala» sartzeko asmoa ere agertu izan diote udalari. «Bide guztiak irekiko dizkiogu hori gerta dadin».

Biloreren historia

2 ekarpen albistean

Utzi ekarpen bat

*

*

  • rosario ugalde
    26 maiatza 2018 at 18:20 - Reply

    ez dut ezer ulertzen.
    hainbeste poz? guk, biloretik bizi izan garenok ez degu ulertzen zer gertatu den.

    lehenengoa: langileaidi ere zor zitzaien edo zordunak dira o ziren ezta?orain arte ez da ezer mugitu eta orain saltzen due diru mixerable horrengatik(preskripzio dago aidean?). jakin banu nik erosiko nun ,( kredito bat eskatuta klaro)

    bigarren: nola zatitu behar dugu, erosleak ordaindu duna (diru mixerable horrekin)?

    hirugarren : asarrea galanta .dirua jarri genuen denok ,garai hartan, fabrika lanean jarraitzeko eta 50 urtekin kalera, ezer gabe ,mundo prekario honta.

    dena ahaztu zaigu?

  • Bilore xaboiaren iragarkia
    4 ekaina 2018 at 17:59 - Reply

    […] Bilore xaboi lantegia zena albiste izan da egunotan. Lantegia duela 15 urte itxi zuten, eta eraikina oso egoera txarrean dago, batez ere azken urteetan. 2018ko maiatzaren ondarrean Mugertza enpresak erosi zuen lantegiaren […]

  • Send this to friend