Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Maider Arregi eta Manu Goiogana ariko dira bertsotan. Ekaitz Goikoetxea izango da gai jartzailea. 22:00etan da, dohainik
II. Transzikloaren barruan, bertso saioa egingo dute gaur, 22:00etan, Igartzako jauregian, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Maider Arregi eta Manu Goiogana bertsolariek, Ekaitz Goikoetxea beasaindarra gai jartzaile dutela. Bi berezitasun ditu bertso saioak: batetik, Igartzako jauregian izatea. Goikoetxearen esanetan, «nik dakidala inoiz ez delako bertso saiorik egin Igartzan, eta egin bada, inoiz gutxitan». Eta bestetik, «bertsolariak propio aukeratu ditugulako Trans munduarekiko, aniztasunarekiko duten sentsibilitate eta begiradagatik». Gaiak jartzerako orduan, umorea eta sakontasuna uztartzen saiatuko da Goikoetxea, «errealitate ezberdinak aintzat hartu, eta bestelako egoera eta abiapuntu batzuk proposatzen ahaleginduko naiz, ertz eta helduleku anitzak eskaini eta bertsolarien barne begirada eta barne ahots horren bila». Aniztasunak, identitateak, gorputzak, begiradak, koloreek bertso saioetan izan ohi dutena baino pisu handiagoa izango dutela gaineratu du.
Lesbikomikia
Bestalde, astelehenean, 18:00-etan, udaletxeko batzar aretoan, Teresa Castro Gutierrezek
Lesbikomikia aurkeztuko du; dohainik banatuko dute.