Zerainera iritsi da gaur Euskarabentura

EuskarAbentura Arabako Lautadatik sartu da Gipuzkoan. Gaur, gorriz margotutako etapa gogorra zuen aurretik Euskarabenturak, baina eguraldi iragarpen txarra eta asteburuko gaixotasunak kontuan hartuta Zeraineraino autobusean joatea erabaki du antolakuntza taldeak. Horrela, Agurain inguruan kokatutako Sorginetxe trikuharria ezagutzeko tartea izango du batzuk; besteek, berriz,  goiza lo egiteko eta deskantsatzeko aprobetxatu dute.

Zerainera, 14:30ak aldera iritsi dira eta pilotalekuan pasako dute gaua.

Hurrengo lau egunetan Gipuzkoa zeharkatuko du 130 lagunez osatutako espedizioak. Zerain, Tolosa, Hernani eta Irun izango dira hurrengo helmugak eta lotarako lekuak.

IMG-20180716-WA0000 IMG-20180716-WA0001 IMG-20180716-WA0002 IMG-20180716-WA0003

Ekarpen bat

Utzi ekarpen bat

*

*

  • Euskarabentura komunikabideetan – EuskarAbentura
    12 iraila 2018 at 9:01 - Reply

    […] 2018/07/16: “Zerainera iritsi da gaur EuskarAbentura” […]

  • Send this to friend