Urte batzuk badira adimen desgaitasuna duten hainbat pertsona Ehunmilak proben antolakuntzan boluntario lanean aritzen direla. Boluntario batzuk, osteguneko eta ostiraleko dortsal banaketan aritzen dira Gernika pasealekuan, korrikalariei edalontziak, ...
Erdian Igone Kortaberria eta eskuinean Iñaki Erauskin.
Urte batzuk badira adimen desgaitasuna duten hainbat pertsona Ehunmilak proben antolakuntzan boluntario lanean aritzen direla. Boluntario batzuk, osteguneko eta ostiraleko dortsal banaketan aritzen dira Gernika pasealekuan, korrikalariei edalontziak, zabor poltsak eta abar banatzen. Eta beste batzuk, aparkalekuan egoten dira korrikalariei nondik nora joan behar duten adierazten.
Igone Kortaberria beasaindarra horietako boluntario bat da eta Ehunmilak proiektuko antolatzaile taldeko Iñaki Erauskinekin batera GOIERRIKO HITZAri adierazi dionez, datorren urteko uztailaren 11 iristeko gogoz dago Ehunmilen boluntarioen kamiseta eta peto floreszentea jantzita antolaketan laguntzeko eta proiektuaren parte sentitzeko. Kortaberriaren esanetan, gainera, «korrikalariak oso jatorrak dira».