Maite Etxezarreta eta Aitor Mimenza azkarrenak Ezkioko II. Mendi Lasterketa Mistoan

Ezkion Martxan kirol taldeak antolatuta, II. Mendi Lasterketa Mistoa egin dute gaur Ezkion. Guztira 59 bikotek bukatu dute proba, eta denetan azkarrenak Maite Etxezarreta (Azpeitia) eta Aitor Mimenza (Elorrio) izan dira. Irabazleek 31:09ko denboran osatu dute 5,8 kilometroko ibilbidea. Bigarren, Haritz Mujika (Beasain) eta Garazi Artola (Usurbil) sailkatu dira minutu batera, eta hirugarren Ainhoa Jauregi (Urnieta) eta Eneko Aliende (Gasteiz) helmugaratu dira, 32:46 denbora eginez. Goierriko lehen bikotea Maider eta Asier Unanue aramarrek osatutakoa izan da (5. postua, 33:53), eta Ezkioko lehen bikotea Aritz Egeak eta Saioa Soraluzek (6. postua, 34:10) osatua.

Lasterkariek korrikarako giro paregabea izan dute, eta behin bikote mistoena bukatuta, umeentzako lasterketa egin dute. Sari banaketa 13:00ean izan da, eta Alex Aranburu txirrindulari profesional ezkiotarrari omenaldia egin diote. Hura aritu da sariak ematen. Eguna borobiltzeko bazkaria egin dute antolatzaileek eta boluntarioek.

Ezkio

SAILKAPENA

  1. Maite Etxezarreta  / Aitor Mimenza (Azpeitia/Elorrio) ………………31:09
  2. Haritz Mujika  / Garazi Artola (Beasain/Usurbil) …………………….. 32:09
  3. Ainhoa Jauregi  / Eneko Aliende (Urnieta/Gasteiz) ………………….. 32:46
  4. Josu Urrestarazu / Irati Larrañaga (Idiazabal/Usurbil) ………………33:06
  5. Maider Unanue / Asier Unanue (Arama) …………………………………. 33:53
  6. Aritz Egea / Saioa Soraluze (Ezkio) …………………………………………. 34:10
  7. Mikel Gurrutxaga / Eider Estibariz (Donostia/Hernani) …………… 34:50
  8. Olatz Azpitarte / Joseba Acedo (Elorrio) …………………………………. 35:26
  9. Onditz Odriozola / Iñigo Iturrioz (Donostia) ……………………………. 36:06
  10. Beñat Irizar / Gisela Vinyes (Donostia) …………………………………… 33:38

Sailkapen osoa: https://www.herrikrosa.eus/

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend