Partzoneriak sutarako egurra saltzeko asmoa du
Gipuzkoa eta Arabako Partzoneriak sutarako egurra atera behar du laster, partzoneriko herrietan erroldatuta daudenentzat. Tona bakoitzak 42,07 euroko prezioa izango du, etxera eramanda. Gutxienez 15-16 tonelada eskatu beharko dira, hau da, kamioikada b...
Gipuzkoa eta Arabako Partzoneriak sutarako egurra atera behar du laster, partzoneriko herrietan erroldatuta daudenentzat. Tona bakoitzak 42,07 euroko prezioa izango du, etxera eramanda. Gutxienez 15-16 tonelada eskatu beharko dira, hau da, kamioikada bat eta interesa duenak Idiazabalgo udaletxean eman behar du izena. Horretarako azken eguna azaroaren 15a da.