Lehen marmita, orain makina
Lazkaoko Iztueta baserrikoek esne makina jarri dute Gernika pasealekuan, Barrendain plazaren ondoan. Hala, Ordizian eta Lazkaon daudenekin batera, Goierrin jarri duten hirugarren makina da Beasaingoa. Larunbatean egin zuten inaugurazio ekitaldia eta es...
Lazkaoko Iztueta baserrikoek esne makina jarri dute Gernika pasealekuan, Barrendain plazaren ondoan. Hala, Ordizian eta Lazkaon daudenekin batera, Goierrin jarri duten hirugarren makina da Beasaingoa. Larunbatean egin zuten inaugurazio ekitaldia eta esnea doan banatu zuten jendeak probatu zezan.
Aurrerantzean baserriko esnea erosi nahi duenak litroa euro baten truke eskuratu ahalko du, eta botila 50 zentimoan. Botilak plastikozkoak eta kristalezkoak jarri dituzte esne ekoizleek herritarren eskura. Behin botila erosita, behin baino gehiagotan erabili ahalko da, eta norberak etxetik eramandakoa ere erabiltzeko arazorik ez da egongo.