Mutiloako txerri azoka “arrakastatsua” izan da antolatzaileen ustez
Igandean Txerri Azoka egin zuten Mutiloan. Eguraldiak asko lagundu ez arren, jende ugari ibili zen eta horrenbestez, oso pozik daude antolatzaileak. Goizeko hamarretatik aurrera jada irekita zegoen azoka. Mutiloako herriguneko hainbat txokotan arraza d...
Igandean Txerri Azoka egin zuten Mutiloan. Eguraldiak asko lagundu ez arren, jende ugari ibili zen eta horrenbestez, oso pozik daude antolatzaileak. Goizeko hamarretatik aurrera jada irekita zegoen azoka. Mutiloako herriguneko hainbat txokotan arraza desberdineko txerriak ikus zitezkeen. Pilotalekuaren ondoan berriz, txerria errretzen aritu ziren hainbat lagun eta eguerdiko hamabietatik aurrera txerri pintxoak jateko aukera izan zuten bertara gerturatutakoek. Eguerdiko ordu baterako txerri osoa janda zegoen. Antolatzaileen arabera guztira 700 pintxo saldu zituzten. Txerri pintxoez gain, odolki eta txistorra pintxoak ere bazeuden. 35 kilo odolki eta 45 kilo txistorra jan ziren guztira. Hainbat postu ere bazeuden herrigunean zehar jarrita. Txerrikia, baratzako produktuak, ogia, eztia, urrak eta beste hainbat jaki erosteko aukera zegoen. Antolatzaileen arabera, orokorrean saltzaileak ere gustora geratu ziren salmentekin. Azokari bukaera emateko berriz, herri bazkaria egin zuten 140 lagunek. Bertan ziren Gari eta Iñaki trikitilariak ere eta ”giro oso ona” sortu zen antolatzaileen hitzetan.