Gipuzkoako XIV. Kantu Txapelketako azken kanporaketa igandean egingo dute Urretxun
Igande honetan Euskal Kantuzale Elkarteak antolatutako Gipuzkoako XIV. Kantu Txapelketako kanporaketa bat ospatuko dute Urretxun. Bigarren eta azken kanporaketa izango da eta Labeaga aretoan hasiko dute, 18:00etan. 27 parte hartzaile ditu aurtengo txapelketak, eta bi kanporaketak kontuan hartuz puntuazio altuena lortzen duten 12 partaide igaroko dira finalera. Hau Donostiako Antzoki Zaharrean ospatuko da, azaroaren 21ean, igandea, 18:00etan. Kantagintzaren uhin berria-2010 diska berriaren aurkezpena ere egingo dute bertan.