“Dendariak eta tabernariak saritu” kanpaina martxan jarriko dute astelehenean
Urola Garaia bailarako Mankomunitateak Urretxuko eta Zumarragako Zintzo Mintzo eta Legazpiko Zingi Zango elkarteekin batera, “Merkatariak eta dendariak saritu” kanpaina jarriko dute abian datorren astelehenean euskararen erabilera saritu eta sustatu asmoz.
Zingi Zango eta Otamotzeko webguneetan hain zuzen” azaldu du Mikel Altzelai Mankomunitateko exekutibako kide eta Legazpiko euskara batzordeburuak. “Bide batez, euskara elkarteetan musutruk lanean ari direnei eskerrak eman nahi dizkiegu”.
Iaz dendariekin egin zuten kanpaina, aurten zabaldu egin dute merkataritzaren eremu gehiagotara. Herritarrak bozkatzeko txartelak etxean jasotzen ari dira jada. Beraz, bozkatzeko bi modu daude, kutxatan bozka sartu edo internet bidez bozkatu. Herri bakoitzean hiru sari emango dituzte ehun eurokoak. Dirutan eman baino, erosketak egiteko txartelak izango dira.
Abenduaren 3an kanpainan parte hartu duten guztien artean zozketa egingo da sariak emateko, Legazpiko Bikuña jauregian. “Iaz oso esperientzia polita izan zen, parte-hartzea handia izan zen. Zazpirehun lagunek eman zuten bozka eta dendarien %95ak baiezkoa eman ziguten eta parte hartu zuten” dio Aitor Lizarazu Zumarragako euskara teknikariak.
Bideoa astelehenean, interneten
Kanpaina jazteko, Mankomunitateak eskatuta, Amaraun taldeak ikus-entzunezkoa egin du. Dagoeneko UTBn atalka ematen ari dira, baina astelehenetik aurrera osorik ikusteko aukera izango da Goierriko Hitzaren webgunean eta Otamotzeko eta Zingi Zangoko webguneetan.
Kanpainaren aurkezpena egin dute Zelai Arizti kultur etxean, Zumarragan. “Lau urte dira jada Emunekin lanean ari garela euskararen normalizazioa lortu bidean. Merkatariei eta dendariei zerbitzu ezberdinak eskaini dizkiegu: itzulpen zerbitzua, ikastaroak, mintza-taldeak… Gure aldetik, goraipatu baino ezin dugu merkatarien eta dendarien jarrera” esan du Mikel Serrano Mankomunitateko lehendakariak.
“Mankomunitate mailan Ekintza Plana egin dugu euskararen erabileran eragiteko baliabideak sortuz. Industriaren sektorean eta merkataritzan eragin, eta herritarren parte-hartzea ere bilatzen dugu egitasmoak burutzerakoan” jarraitu du. Gaur aurkeztu duten kanpaina, helburu honen adibidea da.
Kanpainaren nondik norakoak
Astelehenean hasi eta hilak 28ra arte iraungo du. Urretxuko eta Zumarragako okindegietan eta Legazpiko liburu-dendatan kutxak jarriko dituzte. Aurtengo leloa ondokoa da: euskarak hitz egingo balu, nori esango lioke eskerrik asko? Herritarrek euren bozka sartu ahal izango dute kutxa hauetan, euskarazko zerbitzu onena eman dien dendari edo merkataria sarituz. “Webguneetan ere bozkatu ahal izango dute,