Tapiaren karlistaldi musikala
Nekez aurkituko zukeen bere azken diskoa aurkezteko toki aproposagorik. Joseba Tapiak, II. Gerra Karlistako bertsoak eta kantak berreskuratu, bildu eta musikatu ditu Eta tira eta tunba lanean, eta aurkezpen lanetan dabil orain, batean eta bestean kontzertuak emanez. Larunbatekoa ordea berezia izan zen, karlistadekin zerikusi zuzena duen Zumalakarregi museoan jo baitzuen. Ez da antzoki handia; museoaren areto nagusia ehun lagunentzat egokitu zuten, eta goraino beteta zegoen Tapia eta konpainia eskenatokian agertu zirenerako. Ekitaldiak ikusmina sortu zuen seinale. Ironia finez ala umore sanoz, elkarri sekulakoak eta bi botatzen zizkioten karlistek eta liberalek gerra garaian. Liberalei tropei, “jornaleruak” izatea leporatzen diete karlistek, eurak “boluntariyuak” baitziren. Liberalek berriz, apaizak tenpluak utzi eta mendira eskopetak hartuta nola joaten ziren gogoratzen dute. Abesti hauetako gehienak, galdu egin dira urteen joanean, baina badira gaur egunera arte iritsi diren estribillo edo errepikak ere; hauetako batzuk dira diskoari izena ematen dion “eta tira eta tunba, eta tira beltzari”, edota Azpeitiko neskatxak kantua. Publikoak ere gustora abestu zituen buruan erraz gelditzen diren zati hauek. Beste kanta batzuen letrak berriz, antolatzaileek eman zituzten, jendeak taldearekin batera abestu zitzan. Joseba Tapiaren kontzertuan fandangoak eta arin-arinak espero zituenak ezustekoa hartuko zuen, gerra garaiko kantu hauei musika jartzerakoan, ez baitu ohiko bideetatik jo. Agur [...]
Nekez aurkituko zukeen bere azken diskoa aurkezteko toki aproposagorik. Joseba Tapiak, II. Gerra Karlistako bertsoak eta kantak berreskuratu, bildu eta musikatu ditu Eta tira eta tunba lanean, eta aurkezpen lanetan dabil orain, batean eta bestean kontzertuak emanez. Larunbatekoa ordea berezia izan zen, karlistadekin zerikusi zuzena duen Zumalakarregi museoan jo baitzuen. Ez da antzoki handia; museoaren areto nagusia ehun lagunentzat egokitu zuten, eta goraino beteta zegoen Tapia eta konpainia eskenatokian agertu zirenerako. Ekitaldiak ikusmina sortu zuen seinale.
Ironia finez ala umore sanoz, elkarri sekulakoak eta bi botatzen zizkioten karlistek eta liberalek gerra garaian. Liberalei tropei, “jornaleruak” izatea leporatzen diete karlistek, eurak “boluntariyuak” baitziren. Liberalek berriz, apaizak tenpluak utzi eta mendira eskopetak hartuta nola joaten ziren gogoratzen dute. Abesti hauetako gehienak, galdu egin dira urteen joanean, baina badira gaur egunera arte iritsi diren estribillo edo errepikak ere; hauetako batzuk dira diskoari izena ematen dion “eta tira eta tunba, eta tira beltzari”, edota Azpeitiko neskatxak kantua. Publikoak ere gustora abestu zituen buruan erraz gelditzen diren zati hauek. Beste kanta batzuen letrak berriz, antolatzaileek eman zituzten, jendeak taldearekin batera abestu zitzan.
Joseba Tapiaren kontzertuan fandangoak eta arin-arinak espero zituenak ezustekoa hartuko zuen, gerra garaiko kantu hauei musika jartzerakoan, ez baitu ohiko bideetatik jo. Agur intxorta maite lanean 36ko gerrarekin egin zuen moduan, bere ohiko erregistrotik atera da oraingoan ere. Eta tira eta tunba lanean ordea, instrumentazio aldetik ere aldaketa handiak egin ditu. Haizezko sekzioa eta jazpana gehitu dizkio bere soinu txikiari. Egileak berak azaldua duenez, garai hartan egiten zen musika motara hurbildu nahi zuen, eta gerrako kantak izanda, orduko banden soinua ekarri nahi izan du.