Doluari aurre egiten ikasteko hitzaldia etzi Legazpin
Nagusilan elkarteak hitzaldia egingo du etzi Legazpin, Galerari eta doluari aurre egin izenburupean. Aitziber Giñe psikologoa eta psikoterapeuta ariko da hizlari gisa eta hitzaldia 18:00etan hasiko dute, gizarte zentroan. Gaian interesa duten pertsona guztiei irekitako saioa izango da.