Aranberri eta Ugarteburu bikoteak irabazi egin zion aizkoran ZAlduak eta Larrañagak osatutako bikoteari, Agiñan, atzo.
Zumarragako Agiña auzoan San Martin jaiak ospatu dituzte asteburuan. Atzo, herri kirolen tartean Zaldua eta Larrañaga, Ugarteburu eta Aranberriren kontra aritu ziren aizkoran. Alde handiarekin izan ez bazen ere, nagusiek osatutako taldeak irabazi zuen. Saio guztia euripean egin zuten. Euriak, baina, ez zituen bisitariak kikildu eta urtero bezala Agiñan festa giroa nagusitu zen. Leitzak esatari lanak egin zituen eta jaia girotu ere. Elorza anaiek trikitixarekin lagundu zuten eta Oianguren eta Otamendi bertsolariek erromerian parte hartu zuten. Azken urteotan Lizaso eta Egaña izan dira Agiñan bertsotan, aurten bertako bertsolariak gonbidatu ditu jai batzordeak.