Iñaki Salvador eta Mikel Andueza.
Mikel Anduezak eta Iñaki Salvadorrek itxiko dute igandean Azaroan Musika zikloa Legazpin.
Saxo eta piano bikoa: bi musikari jazzaz harandi izena eman diote kontzertuari eta 13:00etan hasiko dute, Latxartegi aretoan. Saxofoi-jole nafarrak eta piano-jole donostiarrak euren konposizioak aurkeztuko dituzte, estandar zaharrak eta euskal kantagintzaren eta poparen errepertorioko egungo abesti ezagunak interpretatzeko asmoz.