Goierri garaian arazoak sortzen ari da elurra.
Goizeko lehen orduetatik Goierri zuritzen ari den elurteak arazo ugari sortu ditu Goierriko errepideetan. Goizeko 8:00etatik auto ilara luzeak ikus zitezkeen Zumarraga inguruetan, bereziki Eitzagako biribildunean elkartzen diren bideetan, eta ertzainek ere bertaratu behar izan dute, trafikoa gidatzera. Deskargako mendatean ere pilaketak izan dira. Goierri Garaian ari dira ematen arazo gehienak. Ataunen ere erabat zuritu du goizeko lehen orduetan, eta elurra kentzeko makinak etengabe dabiltza gora eta behera.
Elur kota 200 metroan dago une honetan, baina Euskalmet meteorologia agentziatik diotenez, “egunaren bigarren partean atertzera egingo du eta elur-maila 500 m ingurura igoko da. Gauean hodeitza saretu egingo da eta izotzak hartuko du elurraren lekua barnealdean; puntu batzuetan izotz galanta bota dezake”.
Trafikoari buruzko informazioa:
Trafikoa.net