Legorreta eta Ataungo webgune banatan espainiar bandera jarri dute hacker batzuek
Abenduaren 5ean, Espainiako Konstituzioaren egunaren bezperan, hacker batzuek hainbat erakunderen webguneetarako sarbidea blokatu eta bandera espainiarra jarri zuten, sarrerako orrialde modura. Erasoa jasan zutenen artean daude Gipuzkoako Foru Aldundi...
Abenduaren 5ean, Espainiako Konstituzioaren egunaren bezperan, hacker batzuek hainbat erakunderen webguneetarako sarbidea blokatu eta bandera espainiarra jarri zuten, sarrerako orrialde modura. Erasoa jasan zutenen artean daude Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Legorretako Udalaren webguneak edota Ataunek turismoa promozionatzeko martxan jarritako webgunea. Foru Aldundiko Gizarte gaietarako departamendua izan zen erasoaren berri izan zuen lehena. Bertatik salatu dutenez, gertakari hau “ez demokrazia, ez askatasuna eta ezta norbanakoen eskubideak ere errespetatzen ez dituztenen jarrera inozoaren ondorio” da eta honelako erasoen atzean dagoen “intolerantzia” agerian utzi nahi izan dute. Usurbil eta Astigarragako Udalen webguneetan ere beste horrenbeste egin zuten.