Ampo Ordiziak Santboin jokatuko du bihar
Espainiako Ohorezko Mailan ari den Ampo Ordizia taldeak Santboianaren aurka jokatuko du bihar, Baldiri-Aleu zelaian. Aurreko asteburuan ez zuen partidarik jokatu Ordiziak, Cajasol Ciencias Sevilla taldea ez baitzen Altamiran jokatu beharreko partidar...
Espainiako Ohorezko Mailan ari den Ampo Ordizia taldeak Santboianaren aurka jokatuko du bihar, Baldiri-Aleu zelaian. Aurreko asteburuan ez zuen partidarik jokatu Ordiziak, Cajasol Ciencias Sevilla taldea ez baitzen Altamiran jokatu beharreko partidara azaldu aire kontrolatzaileen grebaren ondorioz. Partida “zaila” espero dute Axio Arañaren mutilek, baina goiko postuetan segitu nahi badute irabaztea beste erremediorik ez dute.