Gabon kantuen txapelketa egiten ari dira Lazkaon

Lazkao, Gabon, kanta, Areria Gabonetako euskal kantuen bosgarren lehiaketa egiten ari dira Lazkaon, 16:30ean hasita. Areria kultur gunean jendez beteta dago, baita oholtza gaina ere, asko eta asko baitira lehiaketan parte hartzen ari diren haurrak. Familiek, lagun taldeek edo bikoteek parte har zezaketen lehiaketa horretan, adinka bereizita. Saioak bi ordu inguru iraungo du. Irabazleen izenen berri astelehenean izango duzu webgune honetan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa