Gazte 'akelarrea' egiten ari dira Seguran
Goierriko gazte asanbladetako kideak eskualdea pìzteko ‘akelarrea’ egiten ari dira Seguran. Goizean, 11:00etan, ekin diote topaketari eta 14:00ak bitarte hitzaldiak eta tailerrak egingo dituzte. Ondoren, trikipoteoa eta bazkaria egingo dute, eta arratsaldeko jolasen ondoren, manifestazioa egingo dute. Gauean Goierriko taldeen kontzertua izango da. Burusoil, Indarra, Herri Guda, Cancer de Cresta, Having a Laught, The Pardels eta Egurra ta kitto taldeek joko dute. Segurako Gazte Asanbladaren lehen urteurrenarekin bat egin du ‘Goierriko Akelarreak’. Atzo ospatu zuten urteurren jaia.
Ekimenaren aurkezpenean adierazi zutenez, “elkarlana” da Goierriko gazteen lan eredua, eta ildo horri eutsiz “asanbladaren izaera eta nortasuna berriro definitu” nahi dute eta “autogestioaren beharra mahai gainean jarri”. Goierriko Akelarrea “amaierarik gabeko prozesua” dela nabarmendu dute, eta duen helburuetako bat “beste Goierri bat posible” dela adieraztea da.